Itxi

Gaurko aurrerapena

Aitor Merino, 'Asier eta biok' filmako zuzendaria, 'Goenkale'n

Gaurtik aurrera Oliver gigoloaren paperean ikusiko dugu 'Asier eta biok' filmaren zuzendaria. Bestalde, Kaiet atxilotuko dute Erikaren erasoari buruz galdetzeko.

Aitor Merino

Aitor Merino, 'Asier eta biok' filmaren zuzendaria, 'Goenkale' telesailean ikusi ahal izango dugu gaurtik aurrera, gigolo baten paperean. Horrez gainera, Kaiet atxilotuko dute Erikaren erasoari buruz galdetzeko.

Mireia Manterolak Oliver ezagutuko du astelehenean. Gigoloa da, eta zerbitzua eskaini nahiko dio. Baina Mireiak ez daki gizon hau Luperen anaia dela. Oliverren papera Aitor Merinok egingo du, beraz, aurrerantzean 'Goenkale'n ikusiko dugu 'Asier eta biok' filmaren zuzendaria.

Bestalde, Kaiet atxilotuko dute Erikak jasandako erasoaren ostean, Manexek telefonoz abisua eman duelako. Baina protokoloari jarraiki, ezingo dute Ertzain-etxean luzaro atxiki. Estherrek Erikaren eta Kaieten kasuan egindako aldarrikapenek Kandido bere onetik aterako dute. Bien artean desadostasuna gero eta zorrotzagoa da, eta gaitzespenak eta deserosotasuna nabariak dira.

Gaiez aldatuz, Kandidoren eta Mitxelen arteko harremana sendotzen joango da, eta Nekane jeloskor sentituko da.  Gainbeheran da Nekane, eta, antsietate arazoak baditu ere, ez du baja hartu nahi. Horrek eragin kaltegarria izango du guztiengan, lanean ari dela atakea izango baitu.

Etxe abandonatua behera etortzeari lotuta egindako kudeaketa eskasak ospe txarra eman dio Udalari. Horri konponbidea bilatu nahian, Kepak Imanoli laguntza eskainiko dio, baina ez da doako laguntza izango.

Gainera, Keparen seme Garik gurasoei kontatu beharko die Coralina haurdun utzi duela.

Kandidoren eta Aliziaren arteko dibortzioak eztabaida gogorra ekarriko du, ondasunen banaketari lotuta.

 

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)