22:15ean
Egoitzen ustezko hiltzailea hilda agertuko da, gaur, 'Goenkale'n
"Goenkale"ren hurrengo atalean, Egoitzen ustezko hiltzailea hilda aurkitu dutela jakingo du Nekanek. Bestalde, Mireiaren eta Oliverren maitasun harremana handituz doa. Astelehenean, 22:15ean, ETB1en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Esther une gogorra bizitzen ari da: badirudi Kaietek berari sexu erasoa egitea egozteko probarik ez duela poliziak. Beraz, Esther suminduta dago. Kasuaz oso arduratuta dago Kandido, eta erasotzaileak nahi duena lortuko ez duela adieraziko dio Estherri.
Bien bitartean, Mireia eta Oliverren arteko maitasun harremana handituz doa eta lorezain kontratatuko du. Neba gezurretan ari zaiola jakitear izango da Lupe, baina azkenean Oliverren azalpenak ontzat hartuko ditu.
Lupek hainbat arazori egin behar die aurre; batetik, Coralina babestu behar du, Gariren gurasoek aitatasun-froga egin dezan eskatu baitiote; bestetik, Asier gezurretan aritu zitzaiola jakingo du. Honek ez zion esan bere bikotekide ohiarekin bizitzen egon zela etxea erori ostean. Imanolek ezin du burutik kendu etxearen erortzea, eta Samuelen heriotzaren errudun sentitzen da. Kepari esango dio aspalditik zegoela etxea botatzeko agindua.
Azkenik, Nekanek ezusteko berri bat izango du. Egoitzen ustezko hiltzailea hil egin da.
Ez galdu "Goenkale", astelehen eta astearteetan, 22:15etik aurrera, ETB1en.