22:15ean
Erika bere semearekin elkartuko da berriz, gaur, 'Goenkale'n
Honez gain, Manterola familiaren etxean lapurreta izan da eta Naiari apendizitis ebakuntza egin behar diote Afrikan. Hau guztia, gaur, 'Goenkale'n, 22:15etik aurrera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaurko 'Goenkale' telesailean (22:15ean) ikusiko dogunez, gauean norbait sartu da Manterolatarren etxean lapurtzera eta Barbarak Lupe izan dela uste du.
Naiari apendizitis ebakuntza egin behar diote Afrikan, eta Aliciak nola edo hala bere ondoan egon nahi du. Mitxelek Aliziaren bidaiarako bisa lortuko du.
Erikak erronka berriari aurre egin beharko dio bere emazte ohiaren heriotzaren ondoren: bere semea Julen ezagutuko du eta berarekin bizi beharko da, izekoa izango bailitzan.
Kaietek Esther eta Erikarekin erakutsitako bortizkeriaren ostean, inoiz baino gertuago egongo dira bi emakumeak.
Estherrek ondorio psikologikoak ditu Kaiet bera bortxatzen saiatu ostean: gizonezkoekin ezin du kontaktu fisikorik izan. Bestalde, Kandido hurbilago izango du, bere babesaz arduratzen da eta.
Oliverrek eta Mireiak sexu-harremanak izango dituzte berriz ere, baina, Oliverrek, oraingoan, ez du Mireiak bere zerbizteungatik utzi dion dirua hartu.
Horixe izango da datorren asteko 'Goenkale' telesailaren ardatza (22:15ean, ETB1en).
Ez galdu "Goenkale", astelehen eta astearteetan, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.com-en.