22:15ean
Ezkon kanpaiak Arralden, asteleheneko 'Goenkale'n
Gainera, bere senarrak adarrak jarri dizkiola susmatzen jarraituko du Barbarak, baina oraingoan ez du Luperekin pentsatuko. Astelehenean, 22:15ean, 'Goenkale'.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Goenkale-ren asteleheneko atalaren izena 'Ezkon kanpaiak' da. Kandido minduta azalduko da Estherren etxean, berriro, Abelen heriotzaz hitz egiten dutenean. Esther gezurrean ezkutatu, eta bere burua defendatzeko izan zela gogoratuko dio.
Kandidoren eta Estheren arteko harremana sendotuz doan heinean, Kandidok Nekanerekin duena ahultzen joango da. Kandido Nekaneren egoerarekin kezkatuta dago eta, Iboneren aholkuei jarraituta, Mitxelengana joango da Nekane antsiolitikoak hartzen dituela jakinarazteko.
Bogan azkenaldian izaten ari diren lapurreten ostean, Mitxelek bere etxean lo egiteko egin zion proposamena onartuko du Aliciak. Biek ohean bukatuko dute.
Aitza eta Dorletaren arteko harremana, ordea, ez da hain ondo joango.Bikotearekin bukatzea erabaki ostean, Dorletak Arraldetik alde egitea erabaki du.
Bestalde, Barbarak bi arazori aurre egin beharko die. Coralinarekin ezkonduko dela esango dio Garik eta, gainera, bere senarra eta Mireia batera ikustean, euren artean zeozer dagoela susmatuko du.
Goenkale-ren atal berriak, astelehen eta astearteetan, 22:15ean, ETB1en eta zuzenean, eitb.com bidez.