Itxi

Gaur, 22:15ean

Gari ez da Coralinak izango duen umearen aita, 'Goenkale'n

'Goenkale'ren gaurko atalean, Kandido harritu egingo da Mitxel eta Alicia ezkondu egin direla jakitean. Bestalde, Gari lur jota dago, Coralinak ez baitio esan ez dela izango duen umearen aita.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aitor Ibonen ordez iritsiko da polizia-etxera. Bestalde, Aliciak besoak zabalik hartu du Igone. Azken honek ezusteko egoerarekin egingo du topo. Eta ustekabekoa izango da Julianek Mireiari eta Estherri emango dien sorpresa: Carlarekin ezkondu da. Lehen Mireiaren laguna zen Carla, baina orain etsai du.

Mitxel eta Alicia ere ezkondu egin dira, inori ezer esan gabe. Mitxelek polizia-etxean esango du, eta Kandido ezustean harrapatuko du, ez baitzuen horrelakorik espero. Egindakoa aurpegiratuko dio Kandidok Aliciari, batez ere alabei ez dielako esan ezkondu egin denik.

Gari eta Coralinaren ezkontzeko planak eten egingo dira. Gari lur jota dago Coralinaren gezurragatik, ezkutatu egin baitio bera ez dela izango duen umearen aita. Garik Juleni kontatuko dio, baina hau Coralinaren egoera ulertzen saiatuko da, eta Gari haserretu egingo da.

Halaber, badirudi Lupek Sabinorekin duen haserreak ez duela etenik. Sabinok badaki haserrearen atzean Asier dagoela, baina etsi egingo du. Asun ez dago bere semearen eta Luperen arteko adiskidetasuna hondatzen uzteko prest, eta esku hartzea erabakiko du.

Aitzitik, Kepak eta Mireiak beren harremana aurrera eramateko asmoa dute, ezbehar guztiei aurre eginez. Kontuz ibili beharko dute, Garik ia-ia ezustean harrapatuko baititu.

Ez ezazu galdu 'Goenkale', astelehen eta astearteetan, 22:15ean, ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)