Itxi

Aurrerapena

Carlak haur bat izan nahi duela jakingo du Mireiak, gaur, 'Goenkale'n

I.A.

Gaur, Carlak bere aitarekin haur bat izan nahi duela jakingo du Mireiak "Goenkale" telesailean. Bestalde, Julen Coralinaz maiteminduta dagoela jakingo du Garik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Goenkale" telesailaren gaurko atalean, Mireiak pentsatuko du Carlak zerbait txarra egin nahi diola bere aitari. Abokatu batekin bildu da, eta Mireiak uste du Carlaren helburua bere aita hil eta haren dirua beretzat hartzea dela. Halere, ez da horrela izango. Pilula batzuk aurkituko ditu Mireiak Carlaren maletan, eta bere helburua zein den jakingo du: haur bat izan nahi du bere aitarekin.

Bestalde, Kandidori Abel hil zuela ezkutuan gordetzeko gomendatuko dio Mireiak Estherri. Honek badaki egia esanda gauza asko jarriko dituela arriskuan, baina ziur dago zuzenena gezurra alde batera utzi eta Kandidori gertatutakoa kontatzea dela, batez ere harekin bizitzera doalako.

Haren jokatzeko modua ikusita, Julen Coralinaz maiteminduta dagoela jakingo du Garik, eta ez du jasango. Biek ala biek traizioa egin diotela sentituko du Garik.

Barbarak bere begiekin ikusiko du Keparen desleialtasuna. Senarra lapurtu izana egotziko dio Barbarak Mireiari, eta Kepak bere eta fundazioaren aurka egindakoa kontatuko dio.

Ez galdu "Goenkale", astelehen eta astearteetan, 22:15ean, ETB1en eta eitb.com-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)