Gaurko aurrerapena
Karlak Julianekin dituen asmoen berri emango dio Mireiak aitari
Gaur gaueko "Goenkale" saioko atalean, Mireiarekin maiteminduta dagoela aitortuko dio Kepak Barbarari, eta Julenek Coralinari. 22:45ean hasiko da gaur "Goenkale", saskibaloi partida amaitu ostean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Goenkale' telesailaren gaurko atalean, Mitxelek ez du nahi Alicia Milanera joaterik, eta hori ekiditeko plan bat izango du, baina ez da berak espero zuen bezala gertatuko.
Manterola familia guztiz haustuta dago. Aitza ez da alde egingo duen bakarra izango; Kepak ere maletak egingo ditu, txokora bizitzen joateko. Mireiarekin maiteminduta dagoela aitortuko dio Barbarari.
Sabinok ez du Lupe betiko galdu nahi. Maite duela esateko erabakia hartu du, baina atzera egingo du Lupek Asier maite duela ikustean. Bere sentimenduak hobeto aztertzeko gomendatuko dio Asunek Luperi, eta inguruan komeni zaizkion gizon hobeak daudela esango dio.
Itxasok Aitorrengatik ezer sentitzen ez duela sinetsarazi nahiko dio bere buruari. Halere, Aitorrek ez du etsiko. Are gehiago, poligrafoaren proba egiteko proposatuko dio, eta, horrela, beragatik zer edo zer sentitzen duen ala ez jakingo du. Egiaren makinarekin izandako esperientzia ez da oso ondo bukatuko.
Julianekin haur bat izateko ezkutuan pilulak hartzen dabil Carla. Mireiak hau jakin ostean, bere aitari kontatuko dio. Gatazka nagusi, beraz.
'Goenkale', gaur gauean, 22:45ean emango da ETB1en eta eitb.com-en, ohi baino apur bat geroago, saskibaloi partida dela eta.