Aurrerapena
Ignacio hiltzea erabakiko du Mitxelek, gaur, 'Goenkale'n
'Goenkale' telesailaren gaurko atalean, Barbarak mendeku hartu nahiko du, Julenen eta Erikaren arteko harremana hobetzen hasiko da, eta Carlaren asmoak zeintzuk diren ikertuko du Mireiak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Goenkale telesailaren gaur gaueko atala 'Haritik tiraka' izango da. Keparen eta Barbaren arteko harremana ezin da txarragoa izan. Senarrak egin dionagatik mendeku hartu nahiko du Barbarak. Kepak Barbara utzi duenez, honek bere senarrak duen negozioaren kontra egingo du. Dena den, batera jarraitu beharko dute bien alaba, Aitza, ez galtzeko.
Erikaren eta Julenen arteko harremana ere gaindiezina zirudien arren, gauzak aldatzen joango dira Manexi esker. Erikarekin duen jarrera erabat aldatuko du Julenek, eta bien arteko erlazioa zerotik hasteko aukera egongo da.
Halere, batzuetan itxurak itxura besterik ez dira, Mireiak Carlarekin erakusten duen jarrera kasu. Mireia adeikor agertuko da Carlarekin, Julianek horrela eskatuta, baina Carlak ezkutatzen duena argitara atera nahiko du. Horretarako, Mireia persona batekin jarriko da kontaktuan, Carlak bere aitarekin dituen asmoak zeintzuk diren ezagutzeko.
Bestalde, Mitxelek gogor egin beharko du bere emazteak eta lankideek Ignacioren auzian duen inplikazioa ez aurkitzeko. Hori dela eta, ingurukoak ezertaz ez ohartzeko, bide laburrena aukeratuko du. Ignacio hiltzea erabakiko du Mitxelek, honek salatu ez dezan.
Ez galdu Goenkale, astelehen eta astearteetan, 22:15ean, ETB1en eta eitb.com-en.