Itxi

Aurrerapena

Arraldeko bikoteak krisian, astelehenean, 'Goenkale'n

Arraldeko bikoteak krisian daude gaurko atalean. Julianek Carla utziko du pertsona iruzurgilea eta interesatua dela jakin ondoren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arraldeko bikoteak krisian daude. Julianek Carla utziko du pertsona iruzurgilea eta interesatua dela jakin ondoren. Dorletak eta Aitzak elkar maite dute, baina harremanak ezin du aurrera egin, bere amaren oroimenez Dorletak Manterolatarretatik urrun egon nahi baitu.

Oliver eta Mireia adiskidetu egingo dira. Baina tartean sekretuak egongo dira, Oliverrek ez baitio Mireiari esan bere herrira erbesteratuko dutela. Halaber, distantziak Ibon eta Itxaso urrunduko ditu, Itxasok Atxuri taberna zainduko duela hitzeman du eta Iboni agindutakoa alde batera utziko du.

Asko pentsatu ondoren, Aliziak ume bat izatea erabakiko du eta Mitxeli esango dio. Mitxelek Kandidori Aliziak hartutako erabakia kontatuko dio eta Kandidok ustekabean erreakzionatuko du.

Bestalde, Kandido eta Aitor Ignacioren kasura era arriskutsuan hurbiltzen direla ikusiko du Mitxelek. Ikerketak beste norabide bat hartuko du, Ignaciok bere maitale ohiaren semeari tratu txarrak eman zizkiola jakingo baitute.

'Goenkale' astelehen eta astearteetan emititzen da, 22:25ean, ETB1en eta eitb.com-en.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)