Aurrerapena
Mitxelek bere iraganaz hitz egingo du Aliciarekin, 'Goenkale'n
Aliciari bere iragana gehiago ezkutatu ezin diola eta, Michelek berarekin hitz egingo du. Bestalde, Barbarak Keparen alde egingo du honek Mireiarekin duen liskarrean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Goenkaleren gaurko atalean, Ignacioren hiletan nahasitako ertzaina ikerketa zapuzten ari denaren susmoa izango du Kandidok. Hori dela eta, estrategia bat burutzea erabakiko du. Halaber, Mitxelek ezin dio bere iragana gehiago ezkutatu Aliciari, eta aurre egingo dio.
Kepa eta Mireiaren arteko dueluan sartuko da Barbara. Edozer egingo du bere familia defendatzearren, eta gerra deklaratuko dio Mireiari. Tartean gezurrak daudenean, azkenean egia ezagutzera ematen da, eta hori gertatzen ari da hedabideen aurrean. Gainera, Kepa damututa dago, eta Barbararekin eta bere seme-alabekin itzuli nahi duela adieraziko du.
Kontrakoa egitea pentsatzen ari da Coralina. Ospitalera alaba ikustera joaten ez dela jakingo dute Lupek eta Asunek. Alaba adopzioan utzi nahi du eta Colombiara itzuli. Lupe ez dago berarekin ados, baina etsi egingo du.
Aitor ere badoa. Berak ez du joan nahi, baina komisariaz aldatuko dute. Itxasok dio ez duela Aitor maite, baina honi ere ez zaio berria batere gustatuko.
Miranda familia osorik bilduko da Ngalari agur esateko. Kandidok ustekabean harrapatuko du Esther bilerara agertzean, eta Julianekin adiskidetzeko asmoa izango du. Halaber, Carlarekin zorretan dagoela pentsatuko du Mireiak, bere aita zoriontsu egin baitu. Oliverrek joan beharra dauka, baina itzuli arte elkar itxarongo dutela aginduko dute bai Oliverrek berak baita Mireiak ere.
Ez ezazu galdu Goenkale, astelehen eta astearteetan, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.com-en.