Nor da nor?
Arantza Etxegarai Lizardi
EiTB
Etxegaraitarren etxeko ama da 'Goenkale'n.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Nortasun eta karisma ikaragarria duen emakumea da Arantza Etxegarai. Amalia Lizardi eta Paskal Etxegarairen alaba da eta neba bikia du, Paskal. Amaren antzera, izaera kementsua duela erakutsiko du Arantzak behin baino gehiagotan. Liderra da eta ez da edozer gauzaren aurrean kilkertzen.
Etxekoak babesteko edozertarako gai dela erakutsi digu Arantzak, baita ama hiltzeko ere, behar baldin bada.
Azken aldian, gainera, beste ezusteko bat ere izan du; Paskal eta biak ez direla Amaliaren seme-alaba biologikoak jakin du. Izeba Joelle dute ama. Gaztea zela, bikiak izan zituen Joellek eta, gertaera hura ezkutatzeko, Amaliak eta Paskalek bereak bezala hazi zituzten.
Ezusteko albiste hauez gainera, aspalditik asko sufritutako emakumea da Arantza. Bere lehen semea auto batek harrapatuta hil zen, haur txikia zela. Heriotza hark asko gogortu zuen, baina ez du inoiz erabat gaindituko.