Itxi

Nor da nor?

Tania Ugarte Etxegarai

Etxegaraitarren etxeko alaba nagusia da, baina adoptatua da eta bere neba Hodeirekin maitemindua dago.

Arantza eta Jagobaren alaba zaharrena da Tania. Etxegaraitarren etxeko argia zen Tania: zintzoa, goxoa, bizkorra, maitagarria eta oso sentibera. Baina, horren dohaitsua izateak arazoak ekarri izan dizkio ingurukoekin.

Bere neba Hodeik leuzemia zuela jakin zuenean, zerbait piztu zen Taniaren bihotzean. Eta bat batean, Hodeirekin zuen harreman hura ez zela neba-arreba harreman soila ohartu zen, berarekin maiteminduta zegoela alegia. Izan ere, Tania ez da Arantza eta Jagobaren alaba biologikoa, Hodei eta Alazne jaio aurretik adoptatu zuten. Baina neba-arreba bezala hazi dituzte eta Taniak ezin du onartu Hodeirekin maiteminduta dagoenik.

Horrez gainera, Taniak zerbait berezia sentitzeko dohainak ditu. Amona Amalia duela gutxi hil zen, baina tarteka agertu egiten zaio eta harekin hitz egiten du.

Bideoak (1)