Itxi

Aurrerapena

Aliziak Markorekin hitz egitea erabakiko du. Zer esan behar dio?

EiTB

Alizia nazkatuta dago Markoren gehiegizko arretarekin, eta berarekin hitz egitea erabakiko du. Jagoba errudun sentituko da, eta Arantzarengan bilatuko du babesa.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aliziak Marko azkarregi doala sentitzen du 'Goenkale' telesailean. Horrez gain, gauza oso ezberdinak nahi dituztela uste du Aliziak, eta, hori dela eta, berarekin hitz egitea erabakiko du.

Lukasek errealitatearekin egingo du topo, eta iruzur egin diotela onartu beharko du. Gainera, Keparen bitartez beregana heldu eta kartzelan amaitzeko beldurrarekin bizi beharko du.

Amalia hil ondoren, Jagoba errudun sentituko da. Hala ere, egin beharrekoa egin duela esango dio Arantzak, eta, aspaldiko partez, Jagobak eta Arantzak bat egingo dute, elkarren sostengu bilakatuz.

Azkenik, Axunek eta Sabinek iraganari aurre egin beharko diote, Luisen dolarren kasua dela eta. Ertzaintzaren susmo guztiak atzean geratu direla uste dutenean, ezusteko berri bat aurkeztuko zaio bikoteari.

Hau guztia, 'Goenkale'ko gaur gaueko atalean, 22:30etik aurrera, ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)