Aurrerapena
Itsaso banandu egin dela jakingo dugu gaurko 'Goenkale'n
EiTB
Itsaso Arraldera bueltatu da eta Ibonengandik banandu dela aitortu beharko du. Etxegaraitarrenean, Arantza larri dabil Paskalek Martari buruzko egia jakin ez dezan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Arantzak buruhauste gehiegi ditu 'Goenkale'n. Hil aurretik, Amak Paskali utzitako gutunean jartzen duenaren beldur da. Izan ere, posible da gutun horretan Arantzak Marta hiltzen utzi zuela jartzea. Paskalek egia jakinez gero, ez luke Hodeiren ebakuntzarako dirua jarriko, eta, horretan pentsatzeak, guztiz atsekabetzen du Arantza.
Olaia, familiarengandik urrundu eta Lukasen etxera joango da. Tania, ama eta izebaren arteko harremana hobetzen saiatuko da. Baina, horretan dabilela, bien arteko tirabira Mikel txikiaren heriotzatik datorrela ikusiko du.
Hodeiek izandako krisia gainditu ostean, Tania inoiz baino pozago agertuko da. Honek, gaizki ulertu bat ekarriko du, Hodeiek poztasun hori maitasun sentimenduekin nahastuko duelako.
Itsaso Arraldera bueltatu da eta Ibonengandik banandu dela aitortu beharko du. Atxuri erostea erabakiko du eta gastuari aurre egiteko, Ibonekin erositako pisuaren sarrera erabiliko du.
Igor guztiz damututa dago emaztea galdu izanagatik. Hala ere, damua ez da nahikoa izango Izaskun eta Jagobaren arteko harremana gelditzeko. Bien arteko besarkada batek ezkutuko sentimenduak azaleratuko ditu.
Hau guztia, 'Goenkale'ko gaurko atalean, 22:15etik aurrera, ETB1en.