Aurrerapena
Aliziak Esther eta Lukas elkarrekin harrapatuko ditu 'Goenkale'n
EiTB
Aliziak Esther eta Lukas elkarrekin aurkituko ditu 'Goenkale'n. Bestalde, Axunek egindakoa aitortzeko asmoa erakutsiko du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Estherrek eta Lukasek berriro egingo dute topo ?Goenkale?n. Kandido inoiz baino urrutiago sentitzen du Estherrek, eta bizi duen une latzak Lukasekin izandakoa ekarri dio burura. Lukasekin bakarrik dagoela uste duenean, baina, Aliziak bien arteko musu eta laztanak ikusiko ditu.
Taniari bere sentimenduak aitortu ostean, Hodei inoiz baino atsekabetuago sentitzen da eta ebakuntzari uko egingo diola jakinarazi die senideei. Taniak badaki bere ezetzak horrekin zerikusia duela, eta, amak agindu bezala, Hodei konbentzitzen saiatuko da.
Axunek Luisen heriotzaren inguruko egia aitortzeko asmoa izango du hasiera batean, Sabin kartzelatik atera ahal izateko, baina abokatuak egindako estrategia guztiz hautsiko luke horrek. Hori dela eta, gauzak dauden bezala uztea erabakiko du azkenean Axunek.
Kevinek eta Itxasok Atxuri eskuz aldatzea sinatu arren, Kevinek neskaren etorkizunaren inguruko duda ugari ditu. Ez du Itxaso bi negozio batera eramateko gai ikusten eta esan egingo dio.
Hori guztia, 'Goenkale' telesaileko gaurko atalean, 22:15etik aurrera, ETB1 eta eitb.eus-en.