Itxi

Aurrerapena

Espirituekin hitz egingo dute Alaznek eta Fatimak, gaurko 'Goenkale'n

EiTB

Lorategian azaldutako gorpuaren inguruko ikerketak aurrera egingo du. Julianek eta Estherrek deklaratu egin beharko dute eta nor den jakitetik gertu ibiliko dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alaznek eta Fatimak ouija saio bat egingo dute hildakoaren espirituari deitzeko, 'Goenkale'n. Ikerketak aurrera egingo du eta gorpua norena den jakitetik gertu ibiliko dira.

Alazne larrituta dabil euren etxeko lorategian agertu den gorpua dela eta. Gainera, Fatimak espirituen kontuak aipatu dizkio eta, azkenean, hildakoa nor den jakin nahian, ouija saio bat egingo dute bi gazteek. Eta ezusteko emaitzak lortuko dituzte gainera.

Polizia-etxean ere gorpuari buruzko ikerketan buru-belarri sartuta dabiltza. Julianek eta Estherrek deklaratu egin beharko dute, bertan bizi zirenean gertatutako krimena baita. Zer aterako ote dute deklarazio horretatik?

Bitartean, Arantxa eta Hodei etxera itzuli dira transplantea egin ostean. Ondorioz, Izaskunen eta Jagobaren artean hasitako harremanak oztopo bat izango du. Bestetik, Tania ere ez dago eroso. Hodeik bere sentimentuak kontatu zizkion joan aurretik, baina Taniak ez ditu bereak onartu nahi.

Hori guztia eta gehiago, gaur, 22:15ean, ETB1en eta baita eitb.eus-en ere.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)