Nor da nor?
Esther Miranda
EiTB
Julianen alaba eta Mireiaren ahizpa da. Bere ama zenaren gaixotasun berbera du eta, horregatik, harreman berezia du Julian aitarekin.
Esther Miranda Julianen alaba eta Mireiaren ahizpa da. Bere ama hil zuen gaixotasun sendaezin berbera dauka eta, egun batetik bestera, okerrera egin dezake. Hori dela eta, biharko egunik egongo ez balitz bezala bizi da; une guztiak aprobetxatzen ditu gorputzak eskatzen diona egiteko, batzuetan hanka sartzen badu ere.
Julian aitak, ordea, dena barkatzen dio. Harreman berezia daukate biek, konplizitate handikoa. Urte askotan bien artean gorde izan zuten Estherren gaixotasunaren sekretua, baina azkenean, Mireiari ere kontatu behar izan zioten.
Azken aldian, Kandidoren bikotea da Esther, baina Lukasekin (bere iloba zenaren senarrarekin) ere izan ditu harremanak.