Aurrerapena
Kandidok Julian estu hartuko du, gaur gauean, 'Goenkale'n
Amagoiaren deiak aztertuz, Kandidok eta Nekanek jakingo dute Julianek gezurra esan ziela ia ez zuela ezagutzen esanda. Kandidok polizia-etxera eramango du Julian, eta Estherrek mendekutzat hartuko du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kandidok Julian estu hartuko du 'Goenkale' telesailaren gaurko atalean (22.25ean, ETB1en). Izan ere, Amagoiaren deiak aztertuta, Kandidok eta Nekanek jakingo dute Julianek gezurra esan ziela ia ez zuela ezagutzen esanda: Amagoiak bere sakako telefonotik hainbat dei egin zizkion, ezorduetan, gainera. Kandido Julianengana joango da galdekatzera, eta Estherrek mendekutzat hartuko du. Baina Kandidok egia jakin nahi du, dena delakoa dela, eta bere egoera pertsonala gorabehera.
Bestalde, Alazne "Maddi Arriaga" dela jakingo du Hodeik, eta arrebari esango dio kontu hori bertan behera uzteko, bestela, salatu egingo duela.
Jagobak ezin du egoera jasan, eta Izaskuni maite duela aitortuko dio. Azken horrek tentazioari eutsi nahi dio, baina elkarrenganako maitasuna handia da, eta oztopo guztiak gaindituko dituzte.
Luperen eta Asunen arteko liskarrak maila gorenera iritsiko dira; direnak eta ez direnak esango dizkiote elkarri. Lupe jota utziko du eztabaidak, eta auto-istripua izango du.
Paskalek ez du emaitzarik ama biologikoa bilatzeko lanetan, eta, etsita, zalantzan jarriko du Arantxa arreba eta Paskal aita dituenik. DNA proba egiteko eskaera iraintzat hartuko du Arantxak; Joellek, ordea, ezingo dio ezetz esan, nahiz eta horren emaitzak azaleratu egingo duen ezkutatu nahi duen egia.