'GOENKALE'ko aurrerapena
Balira joatea edo Julianen alboan geratzea erabakiko du Joellek?
L.A | EITB.EUS
EITB
'Goenkale'n, gaurko atalean, Paskalekin eta Landerrekin Balira joateko proposamena ondo pentsatu beharko du Joellek. Bestalde, Tania Endikarekin oheratu dela jakingo du Hodeik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Landerrek eta Paskalek Balira itzultzea erabaki dute, eta, gaurko 'Goenkale'ko atalean ikusiko dugunez, Etxegaraitarren familia hankaz gora jarriko du erabaki horrek. Batetik, Arantzak ez du Paskalengandik berriz ere aldendu nahi, eta Olaiak ere Paskal berreskuratu nahi du. Bestetik, estu hartuko dute aita-semeek Joelle; izan ere, eurekin Balira joatea proposatu diote. Zer erabakiko du azkenean? Bere semearekin eta ilobarekin joango da edo Julianen alboan geratuko da?
Endikarekin oheratu da Tania, eta bere buruarekin txarto sentituko da; Hodeirekin egoteko gai ez da izango, eta nola edo hala saihesten saiatuko da. Taniaren ondoezaren arrazoia bien arteko harreman ezkutua dela uste du oraindik Hodeik, eta Tania uztea erabakiko du, gehiago sufritzen ez ikusteko. Gainera, Taniarekin oheratu dela aitortuko dio Endikak Hodeiri, eta honek desengainua hartuko du.
Harremana hasi du Alaznek Arraldera iritsi berri den Unaxekin. Jagobak eta Arantzak mutila ezagutu nahi dute.
Alizia estu dabil. Erosi duen etxe berriaren gastuei ezingo die aurre egin, eta Kandidorekin eztabaida ekarriko dion erabaki bat hartuko du ataka horretatik ateratzeko.