Aurrerapena
Kandidoren bizitza arriskuan egongo da, gaur gauean, 'Goenkale'n
EiTB.EUS
Aliziari transferentzia bat egitera joango da Kandido banketxera, eta bertan lapur bat sartuko da. 'Goenkale', astelehenean, 22:25ean, ETB1en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Goenkale' telesailaren gaurko atalean, Taniaren arazoak areagotu egingo dira. Jagobaren osasun egoerak hobera egingo du eta etxera eramango dute, baina, hala ere, alaba ez da lasaituko. Amaliaren heriotza justifikatzen saiatuko da Arantza, baina Taniak ez du gurasoek egindakoa ulertuko, ezta onartuko ere.
Fatimak izena eman nahi du telebistako lehiaketa batean, eta Paolak castinga grabatzen lagunduko dio. Itxaso ahizpa saioan parte hartzearen kontra dago.
Unaxek dirua zor du egindako salerosketa baten ondorioz, eta, hartzekodunak bultzatuta, farmazian lapurtzea proposatuko dio Alazneri. Dirua ekintza on baterako behar duela esango dio Alazneri.
Aliziak ere diru-arazoak ditu, eta Kandido banketxera joango da hari transferentzia bat egitera. Esther aurkituko du bertan, eta lapur bat sartuko da, diru guztia ebasteko asmoz. Kandidoren bizitza arriskuan egongo da.
'Goenkale', 22:25etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.