22:30, ETB1en eta eitb.eus-en
Ibon Petralanda Arraldera itzuliko da gaur gauean
Erredakzioa
EiTB
Sekulako ezustekoa hartuko du Itxasok bere senar-ohia Atxuri tabernan ikusten duenean. Maiteminduta jarraitzen ote du oraindik?
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ezusteko handia emango du Ibon Petralandak gaurko 'Goenkale'ren atalean; Arraldera itzuli da, gelditzeko asmotan. Nola hartuko du Itxasok etorrera hori?
Bruselako lana utzi eta Arraldeko polizia-etxera itzuli da Ibon. Gainera, gelditzeko asmoarekin datorrela ematen du. Itxasok, emazte ohiak, hartu du ezustekorik handiena, Atxuri tabernan ikusi duenean. Ikustearekin batera, mota guztietako sentipenak sortu zaizkio.
Dagoeneko ez duela ezer sentitzen esaten dio behin eta berriz bere buruari. Eta Ibonek bien artekoa berreskuratzea proposatuko balio, egoera horrek ez duela atzera bueltarik esango lioke. Baina hori al da benetan Itxasok sentitzen duena? Ibonek bestelako asmoak dituela jakitean, berak hartuko du desilusioa.
Hain zuzen, Ibonen hitz batzuen ondorioz hartuko du Kandidok erabakia. Aukerak hor izaten ditugula, baina sarritan koldar xamar jokatzen dugula esango dio. Eta horixe behar zuen Kandidok Aliziarekin duen harremanaren alde egiteko.
Bestetik, inork ez du Hodei ikusi, ezta berarekin hitzik egin ere, bezperatik, eta familia arduratuta dago. Haren bere bila hasiko dira denak. Azkenik, istripua izan duela jakingo dute.
Boga salbatzeko egutegi erotikoa egin ondoren, borrokan jarraitzeko asmoz daude bertako neskak. Egutegiaren salmenta ondo doan arren, ez du ematen diru nahikoa aterako dutenik horrekin. Zer gehiago egiteko gai izango dira?
Astelehenero bezala, eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai 'Goenkale', 22:30ean hasita.