Itxi

Eztabaida

Alkoholik eta drogarik gabe bota daiteke parrandarik?

I.A.

Alkohola eta drogak izan dituzte hizpide "Gu Ta Gutarrak" saioan. Egia esan, zenbat buru, hainbat aburu. Bakoitzak bere iritzia eman du, baina orokorrean drogen aurka azaldu dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Landetxean festa egin zuten, eta tarteka-marteka gauza serioak izan zituzten hizpide. Lehenik eta behin, alkoholaren gaia landu zuten.

Olatzek argi dauka: parrandan ateratzen bada, edan egiten du. Alkoholik edaten ez badu, ez dio 'parranda' deitzen. Ez omen da askorik ateratzen, eta parranda botatzen badu, dena ematen du.

Txurruren ustez, edaria gehigarri bat da, baina erabat ezberdina da parranda bat alkohola edanda edo edan gabe. Uste du hori dela gehiengoaren iritzia.

Aitorrentzat ere, gehigarria da edaria. Giroa eta konpainia hobeak dira.

Irantzuk ez du bere kuadrillako kideek bezala pentsatzen. Berak bota izan ditu parranda handiak edan gabe, eta oso ondo pasatu du. Are gehiago, bota duen parrandarik handienean ez zuen alkoholik edan. Ez du uste edatea beharrezkoa denik ongi pasatzeko.

Janirek ere ez du askorik edaten, baina oso ongi pasatzen du. Gazteagoa zenean edan egiten zuen, baina ez zuen hain ondo pasatzen. Festan lagun onekin egotea da garrantzitsuena, bere ustez.

Alainek edan egiten du, baina musika eta konpainia ona nahikoak omen dira parradan bat botatzeko.

Leirek argi dauka: "Euskal Herrian, gure kulturan, alkohola oso parte inportantea da". Ongi iruditzen zaio jendeak alkoholik ez edatea, baina euskal gizartean alkoholaren kultura oso barneratuta dagoela uste du. Ez ditu sanferminak alkoholik edan gabe imajinatzen.

Ikerren ustez, lotsatiei lotsa kentzen laguntzen die alkoholak, "animatu" egiten ditu.

Orokorrean, drogen kontra

Alkoholaren aldekoa da Leire, baina drogen kontrako muturreko iritzia adierazi du. Bere ustez, drogen ondorioak oso gogorrak dira.

Olatzentzat ez dira gauza bera droga gogorrak eta bigunak. Ez zaio ongi iruditzen pertsona baten kontra egotea drogak hartzeagatik. Halere, ez ditu drogak gustuko.

Argoitzen ustez, gazteei informazioa falta zaie drogen inguruan. Txurruk kontrako iritzia du: bere ustez, edonon aurki dezakegu drogen inguruko informazioa.

Gure kuxkuxeroek ere izan dituzte alkohola eta drogak hizpide. Nakor alkoholaren aldekoa da, baina drogen kontrakoa. Amaia iritzi berekoa da. Nakorren ustez, bota daiteke parranda bat alkoholik edan gabe.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)