Gu Ta Gutarrak
Oier ez dute kuadrillan ikusten talde urdinekoek
I.A.
Taldetik alde egitea nahi duten kidea aukeratu behar zuten kuadrilla urdinekoek. Txurru eta Oier berdinduta egon dira, baina azkenean Irantzuk Oier aukeratu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Gu Ta Gutarrak" saioko ostegun gaueko momenturik latzena saio amaieran etorri da. Berriz ere erabaki bat hartzea tokatu zaie kuadrilla urdineko lagunei. Izan ere, taldean ikusten ez duten kidea aukeratzea tokatu zaie. Hau da, kuadrilla utzi beharko lukeen laguna hautatu behar izan dute. Aurrekoan Iker aukeratu zuten, eta hona hemen asteko azken saioan bakoitzak emandako erantzuna.
Oier: Naomi
Naomi: Oier
Olatz: Txurru
Iker: Txurru
Irantzu: Oier
Txurru: Olatz
Beraz, berdinketa izan da Oier eta Txurruren artean, bakoitzaren izena 2 lagunek esan baitute. Berdinketa hausteko ardura Irantzuk hartu du, kuadrillako txapelduna delako. Aurretik Oier esan duenez, eta Txurrurekin oso ongi moldatzen denez, berriz ere sopelarra aukeratu du. Beraz, Oier da hautatua.