Sexua sarean
Sare sozialak ligatzeko erabili dituzue? Zibersexua praktikatu duzue?
I.A.
Sare sozialak ligatzeko erreminta bezala erabiltzea eta zibersexua izan dituzte hizpide "Gu Ta Gutarrak" saioan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aterpetxean Argoitzek galdera bat bota zuen: "Erabili ahal duzue Facebook ligatzeko? Denen erantzuna entzun nahi dut".
Irantzuk esan du baietz. Baina ez dela Facebooken sartzen mutilak ezagutzera. Kanpoan ezagutzen baldin badu, gero bere lagun egiten da Facebooken eta bertatik hitz egiten dute.
Ikerri hotza iruditzen zaio sare sozialen bidez ligatzea, kontaktu eza ez saio gustatzen, eta sarean gezurti asko dagoela dio.
Aitorrek nahiago du jendea aurrez aurre ezagutu. Uste du lehenik pertsona ezagutu egin behar dela, naturala izan behar dela. Naomik ere kontaktua behar du lehenik.
Enarak argi dauka: ezezagun bat berarekin harremanetan jartzen bada sare sozialen bidez, berak ez die kasurik egiten. Ez zaio ezezagunekin hitz egitea gustatzen.
Olatzi ongi iruditzen zaio. Ligatzeko erraztasun handirik ez dutenentzat erreminta ona izan daiteke. Argoitzen ustez, morboa bilatzen duen jendeak ligatzen du sare sozialen bidez.
Zibersexua
Olatzek eta Janirek aitortu dute inoiz praktikatu dutela zibersexua. Janirek bere mutil-lagun ohiarekin inoiz praktikatu zuen, kanpoan lanean ari zela. Olatzek ere urruti zegoen bikotekide batekin izan zuen zibersexua.