Arrosek aukeratuta
Iker, 'Gu Ta Gutarrak' saioko lehen kanporatua
I.A.
Oier eta Iker zeuden kuadrilla urdinean arriskuan, eta talde arrosakoek Iker aukeratu dute saioa uzteko. Beraz, Iker da lehen kanporatua.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Beti bezala, eguneko unerik latzena amaieran iritsi da. 4 lagun zeuden "Gu Ta Gutarrak" saioa usteko arriskuan: Iker, Alain, Oier eta Argoitz. Halere, hasieratik Julenek arriskutik kanpo utzi ditu Alain eta Argoitz. Gaurkoan Iker eta Oierren artean zegoen hautaketa.
Baina oraingoan dinamika aldatu egin da: kuadrilla arrosako lagunena izan da hitza. Kolokan zeuden kideek, hau da, Alainek eta Argoitzek, ez dute bozkatzeko aukerarik izan.
Talde arrosako kideek salbatu zuten pertsonaren izena idatzi behar izan dute arbel batean. Bakoitzak hau salbatu nahi izan du:
Leire: Oier
Janire: Oier
Enara: Iker
Aitor: Iker
Beraz, berdinketa egon da, bakoitzak 2 boto lortu baititu. Halere, bakarra bota behar zuten, eta Janireren esku egon da azken erabakia. Bilbotarrak Oier salbatu du, eta, beraz, Iker da "Gu Ta Gutarrak" saioko lehen kanporatua.
Ikerrek adierazi du esperantza ez dela inoiz galtzen, baina bera botatzea espero zuela. Pena handiz esan diote agur bere lagunek gernikarrari.