Itxi

Ezustekoa

Izaskun, Aitorren ama, platoan azaldu da!

I.A.

Platoan azaldu da Aitorren ama. Semeak etxeko lan askorik egiten ez duela esan digu Izaskunek. Ezusteko handia hartu du Aitorrek, ez baitzuen ama bertan ikusterik espero.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Etxeko lanetan laguntzen ote duen galdetu dio Julen Telleriak Aitorri, eta gauza askorik egiten ez duela aitortu du billabonatarrak. Halere, Aitorrek esandakoak egiaztatzeko Izaskun bere ama azaldu da platoan.

Hau da hau Aitorrek hartu duen sorpresa! Ez zuen inolaz ere espero ama telebistan agertuko zenik.

Izaskunek esandakoaren arabera, Aitorrek ez du etxeko lanetan askorik laguntzen, baina etxetik kanpo lanpetuta ibiltzen omen da: klasera joan, egunero entrenatu, haurrak entrenatu, tabernan lan egiten du... Hala ere, gustura jarriko luke semea egunero bazkaria prestatzen. Etxetik kanpo bizitzeko ez du ongi ikusten: bere ustez, asko ikasi beharko luke, baina azkenerako lortuko dute. Oro har, Aitor seme ona dela adierazi du Izaskunek.

Maitasun kontuak

Maitasun kontuez ere aritu da Aitorren ama. Esan duenaren arabera, inoiz ez du neskarik etxera eraman. Aitorrek esan du "Gu Ta Gutarrak" saioko kuadrillako guztiak eramango lituzkeela.

Amari ez omen dio ezer kontatzen Aitorrek nesken inguruan. Azkenean, Aitor eta Enararen irudiak erakutsi dizkiote Izaskuni, eta esan du neska polita eta jatorra iruditzen zaiola. Gustura gonbidatuko luke etxera afaltzera.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)