Bullying-ari buruz
Oierrek bullying-a jasan eta egin duela onartu du 'Gu ta gutarrak'-en
Aterpetxeko egonaldian bullying-aren gaia irten zen. Oierrek onartu zuen berak jasan egin zuela lehendabizi, baina ondoren baita egin ere. Eta Janirek ezin zuen ulertu nola zitekeen hori.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gai serioak ere izaten dituzte hizpide 'Gu ta gutarrak' saioan. Aterpetxeko egonaldietako batean bullying-aren gaia irten zen. Eta Oierrek, adibidez, pairatu duela eta beste batzuei egin diela onartu zuen.
Janirek berari ere bullying-a egin ziotela jakinarazi die eta ezin du ulertu hori jasan duen pertsona batek, egoera horretan nola sentitzen den jakinda, nola egin diezaiokeen hori bera beste bati.
Oierrek berak bizitakoa eta egindakoa azaldu du platoan eta gurasoek arazo honen aurrean duten paperaz ere hitz egin dute.