Itxi

Irteera

Julenek saioa uztea erabaki du

B.F

EiTB

Gaurko saioan kanporaturik egon ez den arren, Julenek saioa uztea erabaki du. Ikasketek denbora gehiago eskatzen diotela adierazi du Oriotarrak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaurko 'Gu ta Gutarrak' saioan kanporaturik egon ez den arren, Julenek saioa uztea erabaki du.  Gutarrek ez zuten espero, eta,  Txurru, Irantzu eta Naomi bereziki hunkitu ditu Julenen erabakiak.

Julen Telleriak gutar baten irteera iragarri duenean, sorpresa aurpegiak ziren nagusi platoan. Momentu horretan, Julenek saioa uztea erabaki duela adierazi du, ikasketak alde batera uzten ari dela azalduz.

Platora sartu denean, Txurru berehala hurbildu zaio eta besarkada luze batean desegin dira bi lagunak. Negar zotin hutsez agurtu du Txurruk Julen, eta, Irantzu , Naomi eta Aitzolek ezin izan dute tristezia ezkutatu.

Ikasketak eta egiteko gauza ezberdinak dituela azpimarratu du Julenek. Kideek erabakia ulertu eta errespetatzen dutela argi utzi dute eta berotasunez agurtu dute Oriotarra.

 

Bideoak (1)