Maitasun-harremanak
Zer egingo zenuke zure bikotekideak adarrak jarriko balizkizu?
I.A.
Bikotekideen arteko desleialtasunaz aritu dira "gutarrak". Badago adarrak jartzea barkatuko lukeenik, baita desleialtasunik onartuko ez lukeenik ere. Nork jarri dizkio adarrak bere bikoteari?
Your browser doesn’t support HTML5 video
Maitasun kontuak izan dituzte hizpide "Gu Ta Gutarrak" saioko lagunek. Bikote harreman serioez aritu dira "gutarrak" Morgan. Enarak 2 harreman izan ditu: bata 3 urtekoa, eta bestea 6 hilabetekoa. Oierrek ere 2 bikotekide izan ditu: bata 6 hilabetez, eta bigarrena 4 hilabetez. Aitorren ustez, maitasun harreman baten iraupenak ez du seriotasunarekin zerikusirik. Baliteke harreman labur bat izatea, baina oso serioa izatea.
Leirek beste galdera bat bota die lagunei: Barkatuko al zenioke zure bikotekideari adarrak jarriko balizkizu? Oro har, ezetz esan dute, baina badago baietz esan duenik ere. Enarak eta Irantzuk barkatu izan diote beren mutil-lagunari, baina Enarak dio orain agan ez lukeela desleialtasunik barkatuko. Bere kasuan, harremanaren hasieran izan zen desleialtasuna, barkatu egin zion, eta 3 urtez ibili ziren elkarrekin. Irantzuri ere antzeko zerbait gertatu zitzaion.
Janireren ustez, zure bikotekideak behin adarrak jartzen badizkizu, berriz ere egingo du. Bera pertsona fidela da, eta ez luke desleialtasunik barkatuko. Olatzek pentsatzen du harreman bakoitzaren kontua dela, eta Leirek uste du ez dela gauza bera mozkor egonda beste pertsona bat musukatzea eta apropos adarrak jartzea.
Naomi gehiago mintzen du bere mutil-laguna egunero neska batekin "tonteatzen" aritzeak, mozkor egonda neska bati musu bat ematea baino.
Txurruk esan du berak ez duela inoiz adarrik jarri, eta ez lituzkeela jarriko. Harreman luze bakarra izan du, urtebetekoa, baina, bere ustez, neska batekin dagoenean, serio dabil, ez da desleiala izango. Berarekin ados dago Aitor.
Olatzek bi alderdiak ulertzen ditu, eta biak iruditzen zaizkio errespetagarriak. Berari jarri izan dizkiote adarrak, baina berak ez ez du jarri. Halere, berak nahiago du ez jakitea.
Aitzol mutil fidela da; neska batekin bazabiltza, berarekin % 100ean egon behar zarela uste du.
Maitek jarri ditu adarrak, baina berak ez luke barkatuko. Bere mutil-lagun ohiarekin zegoela, harremana bukatzear zegoen, berak harremana eten nahi zuen baina mutilak ez. Azkenean, adarrak jarri zizkion, bera aurrean zegoela, harremana behin-betiko hausteko.