Kolokan
Berriz ere arriskuan dago Maite
I.A.
Maite ez dute kuadrilla urdinean ikusten. Gasteiztarrak espero zuen arriskuan egotea; izan ere, bera eta Aitzol dira sartzen azkenak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Gu Ta Gutarrak"eko talde urdinari lagun bat arriskuan jartzeko ordua iritsi zaio. Oier aukeratu zuten jatorrena, eta, beraz, ezin zuten bere izenik esan. Bost lagunen artean zegoen izendatua: Aitor, Enara, Olatz, Aitzol eta Maite.
Aurrekoetan ez bezala, arbelean idatzi behar zuten bakoitzak kudadrillan ikusten ez zuen lagunaren izena, eta aho batez erabaki zuten Maite dela arriskuan jarri nahi duten laguna.
Hona hemen bakoitzak emandako izena.
Oier: Maite aukeratu du, besteekin konfidantza handiagoa delako.
Enara: Maite. Berarekin hitz egiten du gutxien.
Aitor: Maiteren izena eman du, berria delako. Aitzol ere berria da, bainan lemoarrarekin hobe konpontzen da.
Aitzol: Maite hautatu du, gaizki hasi duelako bere ibilbidea saioan.
Olatz: Maite. Orain hobe moldatzen dira, baina ez da nahikoa izan.
Maite: Aitzol aukeratu du.
Beraz, esan bezala, aho batez erabaki dute Maite arriskuan jartzea.