Itxi

Lehiakide berria

Joseba gutar berriari Janire gustatzen zaio

I.A.

Joseba Campanok 30 urte ditu eta San Juanekoa da, Pasai Donibanekoa. Oso lehiakorra da, futbolaria eta futbol entrenatzailea. Emakume guztiak ditu gustuko, baina, batez ere, gure Janire.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Amaia "Gu Ta Gutarrak" saioko lehiakidea izango ez dela esan ostean, kuadrilla arrosako benetako lehiakide berria ezagutu dugu, Joseba Campano. 30 urte ditu, Pasai Donibanekoa da, eta erronka eta arazoei adarretatik helduta egiten die aurre. Oso lehiakorra da, futbolaria eta futbol entrenatzailea. Festazalea da.

Morgako aterpetxean urduri sartu da, baina gutar guztien inguruan duen iritzia esateko asmoz. Aitzol ezagutzeko gogoa du; gogor sartu zen bere ustez, baina egoerari buelta ematen omen dabil Lemoakoa. Leire "a lo diablo" hasi zela iruditzen zaio. Bere Athleticeko kamiseta gustuko ez duela aitortu dio Oierri, eta Irantzu "tikismikisa" iruditzen zaiola esan du.

Gainerako lehiakideei naturala, sanoa eta jatorra iruditu zaie Joseba.

Janire gustatzen zaio

Ez du neska-lagunik, eta, bere aurkezpen bideoan esan bezala, emakume guztiak ditu gustuko. Gutarren artean guztiak politak direla esan du, baina bat gustatzen zaio besteen gainetik: Janire. Emakume bezala eta pertsona bezala gustatzen zaio bilbotarra. 10 bat emango lioke, jatorra, ona eta polita iruditzen zaio. Janire hobe ezagutzeko asmoa du. Lagun onak egiten hasi direla azaldu du Janirek.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)