Kanporatua
Maite Pascual kanporatu dute
I.A.
Gutarrek aho batez erabaki dute gasteiztarrak saioa utzi behar zuela. Beraz, Janire, Aitzol eta Joseba salbatu dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Lehiakide bat kanporatzeko ordua heldu da "Gu Ta Gutarrak" saioan. Maite, Aitzol, Joseba eta Janire arriskuan zeuden, bere kuadrillako kideek ez baitzituzten taldean ikusten.
Lehenik, kuadrilla arrosako lagun bat salbatu behar zuten talde urdinekoek. Aho batez erabaki dute Janire utzi nahi zutela arriskutik kanpo. Beraz, Josebak oraindik kolokan jarraitzen zuen.
Ondoren, talde urdinekoek hautatu behar zuten kuadrilla arrosako lagun bat, arriskutik kanpo uzteko. Beraien erabakia ez da ahobatezkoa izan: guztiek salbatu nahi zuten Aitzol, Irantzuk izan ezik. Halere, gehiengoak horrela erabakita, Aitzol salbatu dute.
Azkenean, 2 lagun gelditzen ziren arriskuan, Joseba eta Maite. Azken erabaki hau gainerako lehiakide guztien esku egon da. Oraingoan etxera bidali nahi zuten lagunaren izena esan behar zuten, eta denek esan dute Maite ez dutela taldean ikusten. Beraz, Joseba arriskutik kanpo gelditu da eta Maite kanporatu dute. Dena den, animo asko bidali dizkiote Maiteri.