Txapelduna
Irantzu aukeratu dute kuadrilla arrosako jatorrena
I.A.
Aurreko talde arrosan ere jantzi zuen getariarrak jatorrenaren txapela. Oraingoan, Txurru, Naomi eta Leireri esker lortu du jatorrena izatea. Bestalde, Janireren ustezko estrategia salatu du Irantzuk.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Maite kanporatu ostean, "Gu Ta Gutarrak" saioko kuadrillek berriz aukeratu behar dute taldeko jatorrena nor den. Aurretik ere txapela arrosa jarritakoa zen Irantzu, baina kuadrilla arrosako kideak beste batzuk ziren. Oraingoan, Txurru, Naomi eta Leireri esker eskuratu du getariarrak jatorrenaren txapela. Hona hemen bakoitzak emandako botoak.
Naomi: Irantzu.
Janire: Leire.
Irantzu: Naomi.
Txurru: Irantzu.
Leire: Irantzu.
Joseba: Leire.
Janire, azpijokotan?
Irantzuk Txurruri esan dionez, Janirek bera jatorrena aukeratzea eskatu omen zion. Horren ordainez, Janirek ez zukeen Irantzu arriskuan jarriko. Estrategiak egiten omen dabil bilbotarra. Janirek esandakoaren arabera, ezi zion eskatu bera jatorrena aukeratzeko, beste hitz batzuk erabili zituen, iradoki egin zion. Ideia gaizki azaldu zuela esan du modeloak.