Aitor busti da
Twin Melody bikotea, 'GTG'ko Gaztetestean abesten!
I.A.
Gaztetest musikala izan dute gaur "Gu Ta Gutarrak" saioko kideek, eta "A Ze Banda!" saioko Twin Melody bikotea izan dute kantuak abesten. Aitorri tokatu zaio dutxatzea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Inoiz baino goizago etorri da gaur Gaztetesta "Gu Ta Gutarrak" saiora, eta sorpresa handia ekarri du: Aitana eta Paula, "A Ze Banda!"ko ordiziar bikiak izan dira bertan. Saioan izaten ari diren esperientzia onaz aritu da Twin Melody bikotea, eta youtuben 2.600.000 bisita baino gehiago izan dituztela argitu dute Etxebarriatarrek.
Kantuen hasierak abestu dituzte Twin Melodykoek, eta gutarrek abestien segida jakin behar zuten. Naomirekin hasi dute lehiaketa: Miley Cyrusen "Wrecking Ball" abestu dute, baina gasteiztarrak ez du kantuaren jarraipena zein zen. Enarak ederki abestu du Whitney Houstonek famatu egin zuen Dolly Partonen "I Will Always Love You".
Ondoren Leireren txanda izan da, eta, bera bezala nafarrak diren arren, ez du asmatu nola jarraitzen duen Vendetta taldearen "Udarako Gau Luzeak" abestiak. Euskal musikarekin jarraituz, Enkoreren "Airea" kantuaren jarraipena abestu behar zuen Aitzolek, baina lemoarrak ere huts egin du.
Txurruk zorte handia izan du: erdizka asmatu du Whigfielden "Saturday Night"ek nola jarraitzen duen, baina Twin Melody bikoteak ontzat eman dio erantzuna.¿Aitorri ere ingelesez abestea tokatu zaio: The Jackson Five taldearen "Moonlight" ongi kantatu du ahapetik, baina, hitzik esan ez duenez, txartzat eman diote.
Euskal abesti bat eskatu du, mesedez, Joseba Campanok, eta bere eskakizuna bete zaio: "Sorgina pirulina" abestea egokitu zaio. Erraza izan da, eta ederki asmatu du. Haurrentzako kantuekin jarraituz, "Ran Rober Ran" abestia koreografia eta guzti egitea eskatu dio Julenek Oierri, baina, ezustean, honek ez du asmatu.
Berriz ere ingelesera jauzi eginez, Ariana Granderen "Break Free" kantua tokatu zaio Janireri. Aitorrek egin duen bezala, ahapetik kantatu du, hitzik esan gabe, eta, beraz, huts egin du. Olatzek, aldiz, asmatu du Amy Winehousen "Rehab" kantuaen jarraipena. Oso erraza izan da.
Adelen "Rolling in the Deep" egokitu zaio Irantzuri, baina, kantu ezaguna den arren, ez du jakin zarauztarrak. Oso ezaguna, baita ere, Oskarri tokatu zaiona: "Aldapeko" kantu herrikoia. Nola ez, asmatu egin du lehiakide berrienak.
Beraz, dutxatzeko arriskuan izan dira Naomi, Leire, Aitzol, Aitor, Oier, Janire eta Irantzu. Azken honek Leire bidali du lehenik dutxara, baina nafarrari ez zaio dutxatzerik tokatu, kate gorritik tira egin duenean urik ez baita atera. Ondoren, Aitzolek Aitor bidali du dutxara, eta Billabonakoa busti egin da, kate urdinari tira eginda ura atera baita.