Itxi

Lehiakide berria

Araitz Agirre, talde urdineko gutar berria

I.A.

Araitz Agirre talde urdineko gutar berriak 18 urte ditu, Azkainekoa da, eta isilik egotea kostatzen zaio. Parranda egitea gustuko du, hip hop dantzaria da, eta trikitixa eta panderoa jotzen ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Araitz Agirre Azkainekoa, Lapurdikoa, da, eta 18 urte ditu. Trikitixa eta panderoa jotzen ditu, eta kostatu egiten zaio isilik egotea. Parrandazalea eta hip hop dantzaria da. Hegoaldeko jendea ezagutzeko asmoarekin sartu da "Gu Ta Gutarrak" saioan, eta Oier eta Janire dira bere gutar gustukoenak. Aldiz, uste du Irantzu eta Naomirekin arazoak izan ditzakeela hasieran, pixka bat gogorrak baitira. Lehiakide berriena Oskar denez, bere babesa izatea espero du, eta, beraz, kuadrilla urdineko kide izan nahi du.

Talde urdineko kidea

Araitzi begiak estali zizkioten Morgan, eta gainerako kideek bera aurkitu behar zuten: Altxorraren bila jolasean aritu ziren, eta Aitzolek aurkitu zuen Azkainekoa.

Begiak itxita zituela, gainerako gutarrak ikututa asmatu egin behar zuen nor zen bere aurrean zegoena, eta ongi egin zuen. Ondoren, bere burua aurkeztu zuen.

Kuadrilla urdineko kideek aurkitu zutenez, beraien taldekoa izango da Araitz hemendik aurrera.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)