Itxi

Izendapenak

Janire eta Araitz arriskuan jarri dituzte

I.A.

Izendapen garrantzitsuak dira, izan ere, 2 gutar finaletik kanpo geldituko dira. Talde arrosak Janire jarri du arriskuan, eta urdinek Araitz aukeratu dute taldea uzteko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Gu Ta Gutarrak" azken fasean sartu da. Euskal Herriko kuadrillarik jatorrena aukeratu behar dute, eta 2 lagun finaletik kanpo geldituko dira. Gaurko saioan 2 gutar jarri dituzte arriskuan, talde bakoitzetik bat.

Kuadrilla arrosak hasi du izendapenen txanda. Txurru jatorrena da, eta, beraz, beste lau kideen artean aukeratu behar zuten taldean ikusten ez zuten lagunaren izena. Itziar eta Amaia kuxkuxeroek argi zuen emaitza: Janire jarriko zuten arriskuan. Hona hemen bakoitzak emandako botoak:

Txurru: Janire

Naomi: Janire

Irantzu: Leire

Janire: Naomi

Leire: Irantzu

Beraz, 2 izendapenekin, Janire jarri dute arriskuan. Bilbotarrak espero zuen emaitza, baina egoeraz nazkatuta dagoela esan du. Gogora dezagun Irantzuk esan zuela bera arriskuan ez jartzeko eskatu ziola Janirek, bere botoa "erosi" nahi zuea, alegia. Hori gezurra dela esateko eskatu dio Janirek zarauztarrari, eta honek esan du agian gaizki ulertu bat izan zela.

Talde urdinean ere lagun bat izendatu behar zuten. Itziarrek Oskar aukeratuko zutela uste zuen, eta Amaiak Araitz ikusten zuen arriskuan. Hona hemen bakoitzak emandako bozak:

Enara: Araitz

Aitzol: Araitz

Araitz: Olatz

Oskar: Olatz

Oier: Oskar

Olatz: Araitz

Ondorioz, 3 izendapenekin, Araitz jarri dute arriskuan. Berriena ez dute kuadrilla urdinean ikusten. Amaia kuxkuxeroak boto arraro samarrak eman dituztela uste du, eta Juenek botoak ongi pentsatzeko eskatu die.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)