Paper aldaketa
Arrosen jokoan erori dira urdinak, eta jatortasuna galdu dute
I,.A.
Sator izateaz asperturik, joko berri bat proposatu zieten satorrek jatorrei. Azken hauek zalantzak izan zituzten, baina azkenean, satorren jokoan erori ziren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gogora dezagun urdinak "Gu Ta Gutarrak" saioko jatorrak zirela eta arrosak, berriz, satorrak. Halere, sator izateaz nekatuta zeuden talde arrosakoak, eta proposamen bat egin zieten kuadrilla urdinekoei Morgan: sokatira aldatu nahi zuten beste erronka bategatik. Indarra erabili ordez, erresistentzia eta oreka erabili nahi zituzten.
Hasieran urdinak ez zeuden proposamenarekin ados, erronka galduz gero jatorrak izateari utziko bailiokete satorrak izateko. Halere, Oierrek erronka aldatzea proposatu zuen, erronka berak egiteko baldintzarekin. Azkenean bere taldekideak konbentzitu zituen Sopelakoak.
Honako hau izan zen erronka: Oierrek eta Aitorrek burua urez beteriko balde banatan sartu behar zuten eta burua barruan denbora luzeagoz mantentzen zuenak irabaziko zuen. Oier izan zen burua altxatzen lehena, eta, beraz, arrosek irabazi zuten.
Erronka horren ondorioz, arrosak dira jatorrak, eta, urdinak, aldiz, satorrak.