Kolokan
Leire eta Janire jarri ditu arriskuan talde arrosak
I,.A.
"Gu Ta Gutarrak" saioko talde arrosak bi taldekide jarri behar izan ditu arriskuan. Final handia urtarrilaren 6an izango da, eta hamar gutar bakarrik iritsi daitezke bertara.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Arrosek bi taldekide jarri behar izan ditu arriskuan. Final handia urtarrilaren 6an izango da, eta 10 gutar bakarrik iritsi daitezke finalera. Gu Ta Gutarrak.
"Gu Ta Gutarrak"eko kuadrilla arrosak finalean ikusten ez dituzten bi lagunen izenak eman behar zituen. Orain 12 lehiakide daude, baina 10 besterik ez dira iritsiko final handira. Talde arrosak Janire eta Leire aukeratuko zituela uste zuen Amaia Puertas kuxkuxeroak. Nakorren ustez, Janire jarriko zuten arriskuan. Hona hemen taldekide bakoitzak emandako botoak:
Aitor: Leire
Janire: Txurru
Leire: Txurru
Txurru: Janire
Naomi: Janire
Irantzu: Janire
Beraz, 3 botorekin, Janire aukeratu dute finaletik kanpo gelditzeko. Ondoren, berriz ere bozketa egin dute, eta hona hemen emaitzak.
Irantzu: Leire
Naomi: Leire
Txurru: Leire
Leire: Txurru
Janire: Irantzu
Aitor: Leire
Leire izan da arriskuan jarri duten bigarren laguna. 4 boto eskuratu ditu Nafarrak. Beraz, Amaiak aurreikusi duen bezala, Janire eta Leire jarri dituzte arrosek arriskuan.