Agur, Araitz eta Joseba
Leire eta Janire final handian izango dira
I.A.
Araitz eta Joseba Campano final handitik kanpo gelditu dira, gainerako gutarrek eta kuxkuxeroek Leire eta Janire salbatu baitituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Janire, Leire, Araitz eta Joseba Campano "Gu Ta Gutarrak" uzteko arriskuan zeuden, beraien kuadrilletako kideen erabakiz. Halere, final handian 10 lagun izango dira, eta, ondorioz, lauretatik bi salbatu behar zituzten gainerako gutarrek. Bozketen aurretik, ordea, sorpresa bana jaso dute arriskuan zeuden kideek: beraien familiakoen eta lagunen bideoak erakutsi dizkiete. Poz handiz ikusi dituzte gutarrek bideoak. Ondoren, lehen laguna salbatzeko bozketak egin dituzte. Hona hemen bakoitzaren erabakia:
Aitzol: Joseba
Aitor: Janire
Oier: Leire
Txurru: Joseba
Enara: Janire
Irantzu: Araitz
Olatz: Leire
Naomi: Araitz
Beraz, berdinketa izan da lau gutarren artean, bakoitzak bi boto eskuratu baititu. Kuxkuxeroen esku gelditu da bederatzigarren finalista erabakitzeko aukera: Leire nahi dute finalean. Hona hemen hamargarren finalista aukeratzeko bozketa:
Naomi: Araitz
Olatz: Janire
Irantzu: Araitz
Enara: Janire
Txurru: Araitz
Aitzol: Joseba
Aitor: Janire
Oier: Joseba
Leire: Janire
Ondorioz, Janire izango da finalean, lau boto lortu baititu. Araitz eta Joseba final handiaren atarian gelditu dira.