Itxi

21:00etan, ETB1en

'Gu ta gutarrak' saioak bigarren denboraldiari ekingo dio astelehenean

Astelehenean, Euskal Herriko bigarren kuadrilla jatorrena osatzeko lanean hasiko dira 'Gu Ta Gutarrak' saioan. Bigarren edizioko lehiakide berriak ezagutuko ditugu eta sorpresa ugari ere izango dira.

Julen Telleria

Astelehenean, urtarrilaren 12an, 'Gu Ta Gutarrak' saioaren bigarren denboraldia estreinatuko da ETB1n.

Lehiakide berriak izango ditu edizio berriak; hain zuzen ere, casting berezi bati aurre egin eta, hauxe gainditu ostean, aukeratuak izan diren lehiakideak izango dira bigarren denboraldian. Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako 18 eta 25 urte bitarteko gazteek hartuko dute  parte bigarren edizio honetan. Guztiak gazteak izango al dira ala sorpresak egon daitezke?

Lehiakideen artean, bestek beste, baserritar gazte bat, Espainiako Judo eta  Borroka libreko txapelduna, pilotari bat, motoak eta auto garestiak gustuko dituen gaztea, Dj bat, larrialdietako teknikari bat eta 'cross-fit' modalitateko kirolari bat aurkituko ditugu. Lehiakide berri hauetatik aterako da, beraz, Euskal Herriko 'Gu ta Gutarrak'eko bigarren kuadrilla jatorrena.

Aurreko gutarrak bezala, berriak ere Morgako aterpetxera joango dira asteburu pasa eta elkarrekin bizitzera. Bigarren edizioan izango diren lehiakideak esperientzia berri bat bizitzeko, telebista gertutik ezagutzeko, lagun berriak egiteko eta maitasuna sortzen bada ere horri eusteko prest agertu dira.

Hauekin batera orain arte kuxkuxero lanetan ibilitako Amaia Puertasek eta Nakor Markezek jarraituko dute; hala ere, saioan sorpresak izango dira eta gradetan kolaboratzaile berriak izango dira tarteka.

'Gu Ta Gutarrak' ez ditu ahaztuko lehenengo edizioan parte hartu duten gutarrak, eta tarteka beraien bisitak jasoko ditu platoan. Zein izango da gutar ohien eginkizuna bigarren edizio honetan?

Honen guztiaren erantzuna, astelehenetik ostegunera, 21:00etatik aurrera, 'Gu Ta Gutarrak' saioan.

tarrak' saioan.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)