Itxi

'Gu ta gutarrak'

Naomi aurrez aurre izango dute gaur Txurruk eta Edurnek

Gaur, Naomi itzuliko da saiora, Julen Telleriaren gonbidapena onartu ondoren. Txurru eta Edurne aurrez aurre izango ditu, eta azalpen bila dator. Zer gertatuko da hemendik aurrera?

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gaueko saioa bero-bero datorkigu; izan ere, 'Gu ta gutarrak' saioko lehen edizioko gutar jatorrena eta Txurruren bikotekide ofizial den Naomi izango dugu platoan! Baina, zertara dator?

Bigarren edizio hau hasi denetik, Txurru eta Edurne geroz eta gertuago ikusi ditugu: Txurru guapoa eta edizio honetatik gehien gustatzen zaion mutila dela onartu du Edurnek, eta Txurruk ere Edurnerekin feeling handia duela esan du. Bien arteko harremana oso berezia dela uste dute gainerako gutarrek ere.

Baina, zer izango du esateko Naomik Txurruren eta Naomiren arteko hurbilketa honetaz? Duda honi erantzute aldera, Julen Telleriak Naomiri telefonoz deitu eta gaurko saioan platoan bertan egoteko gonbidapena egin dio. Naomik gonbidapena onartu du, eta Txurru eta Edurne aurrez aurre izango ditu. Zer azalpen emango dio Txurruk Naomiri? Zer esango die Naomik biei? Naomik eta Txurruk bikote ofizial izaten jarraituko ote dute?

Ez galdu 'Gu ta gutarrak' saioa, gaur, 21:00etatik aurrera, ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)