Itxi

'Gu ta Gutarrak'

Amaiur, talde arrosan arriskuan dagoen bigarren gutarra

EITB

EITB

Talde urdineko gutarren esku egon da oraingoan, talde arrosan ikusten ez duten kidea aukeratzea. Lau boto emanda, Amaiur izan da kuadrilla urdinak arriskuan jarri duen talde arrosako gutarra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Gu ta gutarrak' saioaren aurreko atalean kuadrilla urdineko bigarren gutarra jarri zuten arriskuan; Maider, alegia. Gaurkoan, ordea, kuadrilla arrosako kide bat izendatzeko txanda izan da. Amaiurrek jaso ditu boto gehien; beraz, bera da taldea arrosan arriskuan dagoen bigarren gutarra.

Aitor babestuta dago, gutarburu denez ezin izan baitu izendapenik jaso, eta Beitiak ere ezin izan du izendapenik jaso, jatorrena baita; beraz, talde urdinekoek Amaiur, Edurne eta Lekuren artean aukeratu behar izan dute kuadrilla arrosan ikusten ez duten gutarra.

Talde urdineko gutarrek boto hauek eman dituzte:

Irantzu: Amaiur

Ager: Amaiur

Leire: Amaiur

Maider: Amaiur

Eneko:  Edurne

Urbieta: Edurne

Duda handirik ez da izan: Edurnek bi boto jaso ditu, eta Amaiurrek lau. Ondorioz, Amaiur da talde arrosan arriskuan dagoen bigarren gutarra.

Beraz, lau dira jada arriskuan dauden gutarrak: Urbieta eta Maider, talde urdinean, eta Ainara eta Amaiur, talde arrosan.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)