Gu ta gutarrak
Amaiur, talde arrosak arriskuan jarri duen bigarren kidea
L. A.
EITB
Talde arrosako kideek Amaiur jarri dute arriskuan. Beraz, guztira lau dira arriskuan dauden gutarrak: Elisabet eta Amaiur talde arrosan, eta Ibai eta Ainara, urdinean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Gu Ta Gutarrak" saioko kuadrilla arrosak beste lagun bat jarri behar izan du arriskuan, taldean ikusten ez zuten gutarra, alegia. Aitor gutarburu izanda, babestuta dago eta ezin izan du izendapenik jaso; Edurne ere ezin izan dute arriskuan jarri, jatorrenaren txapela baitu buruan; beraz, Beitia, Amaiur, Lekuren artean egon kontua.
Horrelakoak izan dira kuadrilla arrosako gutarrek eman dituzten botoak:
Aitor: Amaiur
Beitia: Amaiur
Amaiur: Beitia
Leku: Amaiur
Edurne: Amaiur
Elisabet: Beitia
Beitiak lau boto jaso dituenez eta Amaiurrek lau, Amaiur da talde arrosan arriskuan dagoen gutarra.
Beraz, guztira lau dira jada arriskuan dauden gutarrak: Elisabet eta Amaiur, talde arrosan; Ibai eta Ainara, talde urdinean.