Itxi

GU TA GUTARRAK

Ager, talde urdinak arriskuan jarri duen hirugarren gutarra

EITB

EITB

Bozketan Agerrek lau boto jaso dituenez, bera da jesarleku gorrian Ainararekin eta Ibairekin batera eseriko den hirugarren gutarra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kuadrilla urdinean hirugarren gutar bat arriskuan jarri dute gaurko 'Gu ta gutarrak' saioan. Lehendik beste bi lagun egon dira arriskuan (Ainara eta Ibai), baina horietako bat (Ainara) Maiderrek boto beltzaren bidez jarri zuenez arriskuan, hirugarren gutar bat aukeratu behar izan dute talde urdinekoek.

Gogora dezagun, Eneko babestuta egon dela, jatorrena delako; Irantzuk ere ezin du izendapenik jaso, gutarburu delako; eta, azkenik, Ainara eta Ibai arriskuan daude dagoeneko. Beraz, aukera gehiegirik ez da izan; izan ere, Agerren eta Leireren artean egon da kontua.

Azkenean, talde urdineko gutarrek horrela banatu dituzte beraien botoak:

Leire: Ager

Irantzu: Ager

Eneko: Ager

Ainara: Ager

Ibai: Leire

Ager: Leire

Leirek bi boto izan ditu, eta Agerrek lau. Beraz, Ager da talde urdinak arriskuan jarri duen hirugarren gutarra. Era honetan, hiru dira talde urdinean arriskuan dauden gutarrak: Ainara, Ibai eta Ager.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)