Itxi

GU TA GUTARRAK

Edurne arriskuan jarri du talde arrosak

L.A.

EITB

Usurbilgo 'urrezko singlea' da talde arrosan boto gehien eskuratu dituen gutarra. Aspaldian burumakur dabil Edurne, baina ez du kontatu nahi izan zer gertatzen zaion.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aurreko astean Elik saioa utzi eta Iker Loizate sartu ondoren, talde arrosak kide bat arriskuan jarri behar izan du gaurkoan. Edurne Sueskun usurbildarra izan da, azkenean, bozketaren bidez arrosek kuadrillan ikusi izan ez duten gutarra.

Horrela banatu dituzte botoak talde arrosako lehiakideek:

Iker: Edurne

Beitia: Amaiur

Edurne: Beitia

Leku: Edurne

Amaiur:  Beitia

Aitor: Edurne

Ikerrek eta Lekuk Edurneri eman diote botoa; Beitiak, Amaiurri; Edurnek eta Amaiurrek, Beitiari. Une honetara arte, bina botorekin, Beitia eta Edurneren arteko berdinketa izan da. Hala ere, Aitor gutarburuaren botoa beratzen zen oraindik eta, azkenean, berdinketa hura apurtu eta Edurneri eman dio botoa berak ere. Beraz, Edurne da talde arrosak kuadrillan ikusten ez duten kidea.

Bai Nakor eta Amaia kuxkuxeroek, baita Janire eta Enara aholkulariek ere bozketak egin aurretik aurreikusi dute Edurne izendatuko zutela; izan ere, azken boladan triste samar, motibazio gabe eta isil-isilik ikusten dute Morgan eta platoan.

Alabaina, 'Gu ta gutarrak' saioko 'urrezko singleak' gertatzen zaiona ez du kontatu nahi izan, eta negar-malkotan bukatu du. Dena dela, gutar guztien besarkada eta animoak jaso ditu.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)