Itxi

GU TA GUTARRAK

Eneko salbatu du talde arrosak

EITB

EITB

Arrosen ardura izan da talde urdinean arriskuan zeuden hiru gutarren artetik bat salbatzea. Azkenean, Enekoren alde egin dute eta, beraz, Agerrek eta Ainarak arriskuan jarraitzen dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ager Muruaga, Ainara Fuertes eta Eneko Egimendia izan dira talde urdinean arriskuan egon diren hiru gutarrak. Talde arrosan arriskutik kanpo zeuden lau gutarrek (Aitorrek, Ikerrek, Lekuk eta Amaiurrek) erabaki behar izan dute talde urdinean arriskuan zeuden hiru lehiakideen artean nor salbatu.

Amaiurrek Agerri eman dio bere botoa, baina gainontzeko hirurek Enekori eman diote; beraz, hiru botorekin, Eneko da talde arrosak talde urdinean salbatu duen gutarra.

Honenbestez, Ager eta Ainara dira talde urdinean arriskuan jarraitzen duten gutarrak; talde arrosan, berriz, Beitia eta Edurne.

tia eta Edurne.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)