GU TA GUTARRAK
Ager da talde urdineko jatorrena
EITB
EITB
Leirek, Ibaik eta Margaretek Agerri eman diote botoa. Beraz, hiru botorekin Ager izan da talde urdinean aukeratu duten gutar jatorrena.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Arrosek bere kuadrillako jatorrena aukeratu zuten (Leku) aurreko atalean eta urdinek ere bere taldekoa hautatu behar izan dute gaurkoan. Leirek izan du kuadrilla urdinean jatorrenaren txapela jantzita, baina oraingoan Agerrek lortu ditu boto gehien eta, beraz, berari pasatu dio txapela.
Horrelakoa izan da talde urdineko gutarrek egin duten boto-banaketa:
Leire: Ager
Edurne: Leire
Ager: Ibai
Ibai: Ager
Margaret: Ager
Aitor: Leire
Agerrek Ibairi eman dio botoa; Edurnek eta Aitorrek, Leireri; eta, azkenik, Leirek, Ibaik eta Margaretek, Agerri. Beraz, hiru botorekin, Ager da talde urdineko jatorrena.
Era honetan, talde bietan jatorrenaren txapela jantziko duten azken bi gutarrak izan dira Leku eta Ager. Izan ere, Euskal Herriko kuadrilla jatorrena bilatzen duen saio hau azken txanpan sartu da eta jatorren kluba itxi du dagoeneko: Leku, Leire, Ager, Beitia, Edurne, Eneko eta Iker daude klub honetan. Hemendik aurrera kuadrillakideak arriskuan jartzen hasiko dira berriz ere.
Ez galdu 'Gu ta gutarrak' saioa, astelehenetik ostegunera, 21:00etatik aurrera, ETB1en.