GU TA GUTARRAK
Iker eta Ibai arriskuan jarri dituzte
L.A
EITB
Talde arrosak Iker Loizate Berrizko gaztea jarri du arriskuan; urdinek, ordea, Ibai Blanco bermeotarra aukeratu dute taldea uzteko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Gu Ta Gutarrak" saio azken txanpan murgildu dago, eta Euskal Herriko kuadrillarik jatorrena zein den ezagutzeko geroz eta gutxiago geratzen zaigu. Gaurko saioan 2 gutar jarri dituzte arriskuan, talde bakoitzetik bat.
Kuadrilla arrosak hasi du izendapenen txanda. Irantzu gutarburua da; Leku, jatorrena; eta Amaiur, arriskuan dago jada. Beraz, beste hiru kideen artean aukeratu behar zuten taldean ikusten ez zuten lagunaren izena: Iker, Eneko eta Beitia.
Hona hemen bakoitzak emandako botoak:
Leku: Iker
Beitia: Iker
Amaiur: Beitia
Iker: Eneko
Eneko: Iker
Irantzu: Iker
Beraz, lau izendapenekin, Iker jarri dute arriskuan eta Amaiurrekin batera jesarriko da eserleku gorrian.
Bestalde, talde urdinean ere beste lagun bat izendatu behar izan dute. Aukerak oso murritzak izan dira beraien kasuan: Aitor gutarburua da; Ager, jatorrena; eta Edurne eta Marga arriskuan daude jada. Beraz, bi aukera besterik ez dituzte izan talde urdineko gutarrek: Leire ala Ibai.
Hemen beraien botoak:
Ager: Leire
Edurne: Ibai
Ibai: Leire
Leire: Ibai
Marga: Ibai
Aitor: Ibai
Ondorioz, 4 izendapenekin, Ibai jarri dute arriskuan. Sorpresarik jaso ez duela esan du bermeotarrak. Gauzak honela, Edurne eta Margarekin batera jesarri da Ibai eserleku gorrian.