Kargatzen...
Itxi

Boto zuria

Amaiur finalean egongo da zuzenean

A.A.

EITB.EUS

Margaritak boto zuria eman dio Amaiurri, eta horri esker, finalean sartuko da, zuzenean, Hernialdeko "kasta"!

Your browser doesn’t support HTML5 video

Amaiur Arana 'Gu Ta Gutarrak' saioko bigarren denboraldiko finalean egongo da. Margaritak boto zuria eman zion.

Kaleratu zutenean, boto zuria edo boto beltza emateko aukera zuen Margaritak, eta Amaiurri boto zuria ematea erabaki zuen. Kamera aurrean orduan azaldu zuenez, oso jator portatu da Hernialdeko "kasta" berarekin, eta babes handia aurkitu zuen harengan Morgan.

Hori dela eta, eta Amaiur askotan arriskuan jartzen dutenez, boto zuria erabili eta salbatzea erabaki zuen.

Ondorioz, Amaiur finalera iritsiko diren 8 gutarretako bat izango da.

Bideoak (1)