GU TA GUTARRAK
Agerrek eta Aitzolek saioa utzi behar izan dute
L.A. | EITB.EUS
EITB
Enara, Aitzol, Edurne, Ager eta Beitia egon dira arriskuan. Lehen txanda batean, Beitia eta Enara salbatu dituzte; ondoren, Edurne. Beraz, Agerrek eta Aitzolek agur esan behar izan dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Emozioz beteriko saioa izan da gaurkoa, malkoak eta aurpegi luzeak ikusi ditugu. Izan ere, Agerrek eta Aitzolek agur esan digute eta hemen bukatu da 'Gu ta gutarrak'en egin duten abentura.
Talde urdinean, Enara, Aitzol izan dira arriskuan; talde arrosan, berriz, Edurne, Ager eta Beitia.
Lehenik eta behin, talde arrosak erantzunkizun handiko erabakia hartu behar izan du: Beitiaren, Edurneren eta Agerren artean nor salbatu. Beraz, Edurne salbatu dute. Enekok, Lekuk eta Leirek Beitia salbatzearen alde egin dute; Saraik, berriz, Edurne salbatu nahi izan du. Beraz, azkenean, Beitia salbatu du talde arrosak.
Ondoren, Aitzolen eta Enararen artean nor salbatu erabaki behar izan dute talde urdineko gutarrek. Aitorrek, Imanolek eta Txurruk Enarari eman diote botoa; Irantzuk eta Ikerrek, berriz, Aitzoli. Honenbestez, Enara izan da talde urdinak salbatu duen gutarra.
Beraz, Beitia eta Enara salbatu ondoren, Edurne, Ager eta Aitzol izan dira arriskuan jarraitu duten gutarrak. Hiru hauetako bat salbatu behar izan dute, baina beste bik agur esan behar izan dute. Dena dela, erabaki garrantzitsu hori euren hiruren artean hartu behar izan dute. Horrela, Edurnek Ager salbatzearen aldeko botoa eman du; Agerrek Edurneri eman dio; eta, azkenik, Aitzolek ere, Edurneri. Beraz, Edurne salbatu egin da, eta Agerrek eta Aitzolek saioa utzi behar izan dute.